NOR GAREN
Plataforma birtual honen bidez, Mundubat Fundazioan, geure prestakuntzako proposamenak antolatzea, zentralizatzea eta zuon esku jartzea daukagu helburu.
Hona hemen ikastaro, mintegi, tailer… horietako hartzaileak: gizarte-erakundeak, herri-mugimenduak, instituzio publikoak eta, oro har, internazionalismoari, genero-berdintasunari, giza eskubideei, elikaduraren burujabetzaren sustapenari… buruzko jakintzaren eraketa kolektiborako prozesuetan parte hartu nahi duzuen guztiok.
Izan ere, elkarrekin, gehiago eta hobeto ikasten dugu.
Ekimen honen bitartez, jakintza espezializatua sortzen lagundu nahi dugu, eraldaketa sozialerako prozesu soziopolitikoen zerbitzura jartzeko asmoz
Zer aurkituko duzu hemen?
Plataforma honen bidez, prestakuntzako zenbait aukera eskaintzen dizkizugu:
Ikastaro birtualak
zenbait aste diraute, eta zenbait jakintza-arlotan adituak diren pertsonen zein erakundeen etengabeko laguntasuna eskaintzen dute.
Webinarioak
eta unean uneko hausnarketa-guneak.
Informazioa
aurrez aurre eskaintzen ditugun prestakuntzei buruz.
